Kantauri itsasoaren ertzean, mendi orlegiz inguratuta, Donostia zentzumenak ernaltzen dituen hiri atsegina da. Hiriaz konta daitekeen oro motz gelditzen da bertako paisaia paregabeaz gozatzearen ondoan eta bere kale eta berdeguneetan ibiltzearen edo ospe ondo merezia duen bertako sukaldaritza dastatzearen ondoan.
Donostiako irudirik ezagunena eta, hala ere, beti harrigarria maskor itxurako badia da, munduan ikus daitekeen ederrenetakoa. Donostia Euskal Herriko gune kultural eta turistiko garrantzitsuenetakoa da. Zalantzarik gabe, 180.000 biztanle dituen hiri honek liluraturik uzten du bertara hurbiltzen den edonor, guztientzako baititu alderdi erakargarriak.
Donostia ezagutu eta sentitzera animatzen zaitugu. Sar zaitez bertako ohituretan eta goza ezazu hiriaren atsegintasunaz, eta miretsi ezazu kirola inork ez bezala bizi duen hiri hau.
Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.